Paul Urkijoren ‘Irati’ filmerako aktore bila ari dira

18-25 urte artean badituzu eta euskaraz badakizu, aktore lanetan esperientzia izan ala ez, Paul Urkijo zinemagile gasteiztarraren Irati proiektu berrian parte har dezakezu. Izan ere, ezaugarri horiek betetzen dituzten nesken bila ari dira, eta interesa dutenek castingtxabeyflor@gmail.com helbidera idatzi besterik ez dute argazkia eta datuak bidaliz.