De Miguel, andrazko zinegileez

Euskadiko Filmategiak eta EHUko Udako Ikastaroak elkarlanean, uztailaren 2tik 4ra Euskal Zinema: Zinemagileen 3 belaunaldi ikastaroa antolatu zuten. Euskal zinemagintzaren alorreko sortzaile, irakasle, aditu, industriako profesional, kritikari eta abar luze bat igaro ziren Donostiako Miramar Jauregitik, eta bertan esandakoak eta ikusitakoak, ondorengo gogoetan laburtu ditugu.