Donostia Zinemaldia eta Transilvaniakoa elkarlanean ariko dira aurten

Transilvaniako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 20. edizioa uztailaren 23tik abuztuaren 1era egingo dute Errumaniako Cluj-Napoca hirian, eta zinema espainiarraren lagin bat eskainiko dute Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean atondutako Spain Focus programaren bidez. Carte Blanche: San Sebastián azpiatalaren baitan, halaber, Donostia Zinemaldiko hautespen-batzordeak aukeratutako 10 lan proiektatuko dituzte.