Euskal Zinema Ibiltariaren 11. edizioa, Argentinan

Euskal jatorriko Carlos Gabilondo argentinarra Zinema gizona ezizenarekin ezaguna da Argentinako euskal etxeetan. Zinemazaletasuna eta euskal sustraiak uztartzeko bide gisa, euskal filmak, laburrak zein luzeak, eskaini ditu azken 11 urteetan Argentinako hainbat euskal etxetan Euskal Zinema Ibiltaria proiektuaren bidez. Bada, pandemia tarteko, filmak online ikusteko aukera eskaintzen du orain.

By |2021-02-05T13:37:41+02:005 otsaila, 2021|

Euskal Zinema Ibiltariak online ekingo dio hamargarren edizioari

Koronabirusaren krisiak eraginda, programaren hamargarren urteurrenaren harira Argentinako euskal etxeetan egitekoak ziren saioak online formatura egokitu ditu Euskal Zinema Ibiltariak. Gaur egingo dute lehen saioa 20:30ean (Euskal Herriko 01:30ean) eta Jon Garañoren On the Line (2008) film laburra izango dute hizpide Euskaltzaleak taldearen Facebook atarian.

By |2020-04-17T09:59:21+02:0017 apirila, 2020|
Go to Top