Mendi Tour zikloak Hondarribian egingo du egonaldia

COVID-19aren agerpenaren aurrean ezarritako alarma egoeraren ondorioz, bertan behera utzi zituzten martxotik ekainera bitartean programatuta zeuden Mendi Tour hitzorduak. Uztailaren 18an, aldiz, Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategian, aire librean, berrartuko dute ekimena, 22:00etan.