‘Silent Night’ filma pantailaratuko du gaur Ozzinema zineklubak

Errenteriako Ozzinema zineklubak Silent Night (Camille Griffin, 2021) film arrakastatsuaren estreinaldi bereziarekin emango dio hasiera otsaileko egitarauari. Asteartean, hilak 8, 19:30etik aurrera Errenteriako Niessen zinema-aretoan egongo da “inor axolagabe utziko ez duen filma” ikusgai.