Rencontres sur les Docks jaialdia, gaurtik aurrera Baionan

Gaur, martxoak 8, hasi eta larunbatera bitarte, Rencontres sur les Docks jaialdia egingo dute Baionako Atalante zinegelan. Ekitaldiaren 13. edizioa izango da, eta besteak beste, 63. Donostia Zinemaldian estreinatu zuten Sagardoa bidegile (Bego Zubia Gallastegi, 2015) dokumentala izango da ikusgai.