Zinema_ilegala ekimena koordinatzeko deialdia zabaldu dute

Bilboko Solokoetxe auzoan kokatutako arte eta ezagutza Bulegoa zenbaki barik agentziak Zinema_ilegala ekimena kudeatzeko deialdia zabaldu berri du. Lana martxoan hasiko da, eta 2022ko urrian amaitu, hurrengo deialdira arte. Aurretik sei lagun arduratu dira lanaz, eta nork bere estiloa eta ukitua eman dizkiola nabarmendu dute Bulegoa z/b-ko arduradunek.