Irati Cano Alkainen ‘Eguzkilorea’, Docs Valencia jaialdian

Irati Cano Alkain donostiarraren “Eguzkilorea” proiektu dokumentala hautatu dute Docs Valencia jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko. Apirilaren 26tik maiatzaren 5era arte luzatuko da erakustaldia, eta beste zortzi dokumentalekin batera arituko da Cano, DOCSLAB garapen espazioan.