‘Bring the Sun Home’ film luzeak irabazi du Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia

https://vimeo.com/116410551 Atzo bertan, apirilak 23, 22:30eko saioan aurkeztu zuten Bring the Sun Home (Chiara Andrich eta Giovanni Pellegrini, 2013) film luze italiarrak jaso du Giza Eskubideen Zinemaldiko ikusleen sari nagusia. Aldiz, Discipline (Christophe M. Saber, 2014) suitzarra izan da film laburren kategoriako onena, eta Amnesty International erakundeak Drone (Tonje Hessen Schei, 2014) saritu du.