Estreinaldiak: Irailak 14

The Predator Aski ezaguna dugun saga baten ale berria, Shane Black zuzendariaren sukaldean labekatua. Unibertsoko harrapakari letalenak inoiz baino indartsuagoak, azkarragoak eta hilgarriagoak dira orain, beste espezie batzuen DNAz indartuak izan baitira. Haur baten jolasak istripuz ekarriko ditu Lurrera bueltan, eta talde murritz baten erantzun azkarraren esku geratuko da gizakien biziraupena. https://www.youtube.com/watch?v=WaG1KZqrLvM Todos lo saben Laura protagonistaren bidaiak ardaztuko du filma. Bere familiak lagunduta, Buenos Airestik