Zinema arraroaren ‘Pantalla Fantasma’ jaialdiak Bilbo hartuko du aste honetan

Undergroud-ak, outsiderrak, arraroak, marginalak…  ezinezkoaren mugan jokatzen duten filmen erakuslehio izaten ari da egunotan Bilboko Puerta kultur gunea  (Zabalbide kalea 17).  Atzo hasi eta ostiralera bitarte, ohiko zirkuituetatik at dauden filmez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, jaialdiaren 5 edizio honetan. Antolatzaileen hitzetan, “ikus-entzunezkoari galdera ikur deseroso eta desegonkortzaileak” jartzeko helburuz sortu zen, besteak beste, Pantalla Fantasma zine erakustaldia 2012an.  Aurtengo edizioan, hamahiru film eta hiru