Astean behin zinemara: Paul Greenggrass-en ‘Bloody Sunday’

Ezin da esan Paul Greengrass zuzendariaren Bloody Sunday ustekabeko filma izan zenik Donostiako azken Zinemaldian, ze Berlingo Festibalean irabazitako Urrezko Hartzarekin etorria baitzen, oso bestelako lan batekin, El viaje de Chihiro-rekin, lehen saria partitu ondoren. Hori bai, gure artean irrika handia zegoen hori ikusteko, eta jendea oso pozik geratu zen ikusi ondoren. Ipar Irlandako Londonderryn 1972ko urtarrilaren 30ean gertatutakoak oso gordinki azaltzen zaizkigu filmean. Eskubide Zibilen Ligak