CUT-UP!

Minuturo, 300 ordu eduki igotzen da Youtubera.  Eta hori, Youtuben bakarrik, beste UGC (User Generated Content) plataformak kontuan hartu gabe, TikTok berria edo Instagram zaharra esate baterako. Honelako kopuru handien esanahia irudikatzea zaila denez, erabil dezagun konparazio bat: eman dezagun haurtxo bat jaiotzen den unean bertan, Youtubeko autoplay botoiari ematen diogula, bere bizitzako etengabeko irudi eta soinu banda bilakatuz. 100 bizitza oso beharko lituzke haurtxo

By |2019-03-26T11:49:23+02:0026 martxoa, 2019|

Zinemarekin hezi, zinemarekin hazi

Kasualitatea izan edo ez, zineman ikusi dudan azken filmak eta irakurri berri dudan liburuak badute zerbait berezia. Elkarrengandik oso hurbil daude, nahiz eta bide ezberdinetatik sortutako lanak izan. Lehena, 2017ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Le lion est mort ce soir (Nobuhiro Suwa) pelikula da; bigarrena, aldiz, David Gilmour zinema kritikari kanadarraren Cineclub liburu autobiografikoa.

By |2018-07-02T11:09:29+02:002 uztaila, 2018|

VR vs AR, ROUND 1, FIGHT!

Hemen da behin betiko guda. Teknologia berrietan adituek eta batez ere ekintzaile digitalek antolaturiko borroka handia. Ringaren alde batean Errealitate Birtuala. Ringaren  beste aldean Errealitate Areagotua. Zein irtengo da garaile? Bietako zeinek eramango du urrezko gerrikoa? Baina, lehenik eta behin, begiratu dezagun gerrikoa hurbiletik: “Disruptore” hitza dago bertan grabatua, diamantezko letrekin eginikoa, noski. Bietako zeinek eragingo ditu inbertsio handiak eta etekin eskergak?

By |2018-06-12T09:50:40+02:0012 ekaina, 2018|

Emakume lesbianentzako erreferente bila fikzioan

Asteburu honetan, bazkalondo batean, filmen eta telesailen inguruan hitz egiteko aukera eduki dut. Bertan, emakume lesbianek, fikzioan beste emakume lesbianen erreferentzia gutxi dituztenez, emakumeen arteko maitasun istorio bat dagoen edozein telesail edo film ikusten dituztela aipatu zen. Nire ondoan zegoenari arrazoi guztia eman behar izan nion, eta zer hausnartu eman zidan esaldi honek. Arrazoi garrantzitsu bat dago emakume lesbianek horrela jokatzeko: emakumeen arteko amodio istorio

By |2018-06-05T11:52:02+02:005 ekaina, 2018|

Come Together… Right now!

Duela aste batzuk, eta eguneroko ohitura errepikatuz, Netflix ireki nuen. Han zegoen, estreinaldi mainstream eta plataforma berak ekoiztutako telesail eta filmeen alboan,  Handia. Eta egia esan, une arras garrantzitsua iruditu zitzaidan. Balio sinboliko handiduna, bizi dugun ikus-entzunezko errealitate berriaren eta bilakaera transmediatikoaren metafora argia.

By |2018-04-24T09:28:24+02:0024 apirila, 2018|
Go to Top