Kritika: ‘A Taxi Driver’

Zuzendaria: Jang Hoon Urtea: 2017 Herrialdea Hego Korea Herritarren borroka eta amerikartasuna transmititzen maisuak dira AEBetan. Izan ere, herrialdearen historiako pasarte ezagun zein ezezagunak pantailaratu dituzte identitate nazionala azpimarratuz. Zenbaezinak dira, adibidez, nazien aurka edota Ekialde Hurbileko gatazketan oinarritzen diren filmak. Horietako asko, ordea, blockbusterrak izanik, estrategia narratibo erraz eta tradizionalak erabiltzen dituzte, beti ere, ikus-entzulearen entretenimendu soila bilatuz. Baina produkzio eredu hori mundu zabalera