‘Beltza naiz’ dokumentala Bilbon eskainiko dute

Filmazpit euskarazko azpidatzidun filmen katalogoarekin elkarlanean, Lehen asteazkeneko hitzordua zikloko emanaldiak eskaintzen ditu hilero BilbaoArtek, eta datorren emanaldian, uztailaren 7an, Fermin Muguruzaren Beltza naiz dokumentala bistaratuko dute, Black is Beltza animazioaren garapen prozesuaz zein lanaren inguruko transmedia proiektuaz mintzo den ikus-entzunezkoa.

By |2021-06-22T13:10:23+02:0022 ekaina, 2021|

‘Black is Beltza’ Netflixen izango da ikusgai

Ostiraletik, martxoak 26, Netflix plataforma digitalak Fermin Muguruzak 66. Donostia Zinemaldian estreinatu zuen Black is Beltza animaziozko lana eskainiko du. Nazioarteko jaialdien ibilbidea agortu ostean, milioika herritarren etxeetan sarbidea izango du asteburutik aurrera. Loreak (J. Garaño eta J.M. Goenaga), Errementari (P. Urkijo) eta Akelarre (P. Agüero) euskarazko filmak, tartean, izan ditu orain arte eskaerapeko atari erraldoiak.

By |2021-03-24T12:18:45+02:0024 martxoa, 2021|

Fermin Muguruzak sarean ikusgai jarri ditu bere dokumentalak

Fermin Muguruzak Nola? (2015) eta Beltza naiz (2018) dokumentalak eskuragarri jarri ditu bere Youtubeko kanalean. COVID-19 gaitzaren krisiak eragindako konfinamendu egoera eramangarriago egiteko asmoz erabaki du artista irundarrak bere sorkuntzaren lagin bat sarean partekatzea. Dokumentalez gain, ikus-entzunezko hainbat lan ere ari da igotzen, hala nola, elkarrizketak, diskoak.

By |2020-03-23T10:37:24+02:0023 martxoa, 2020|

Animaziozko film laburrak, Debatik mundura

Abenduko egun ilunetatik ekaineko argitasunera mugitu dute Animadeba – Debako film laburren jaialdia, eta hilaren 19tik 23ra ospatuko dute 11.edizioa. Film laburren Sail Ofiziala nazioarteko lehiaketa izango da, eta jasotako 1.000tik gora proiektuen artean hautatutako hamarna labur proiektatuko dituzte Sail Ofizialean zein Zuzendari Berrienean.

By |2019-06-19T13:59:23+02:0019 ekaina, 2019|

Irantzu Marquet Lopetegi: ‘Black is Beltza’

Zuzendaria: Fermin Muguruza Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria / Espainia 1965.urtean New York hiriaren handitasunean Irun?eko erraldoien konpartsa handi egiteko gaitasuna Fermin Muguruzak soilik duela esan daiteke, bere karrera osoan izandako kutsua galdu gabe, geureari garrantzi berezia emanez. Helduentzako bere lehen animaziozko lanak Manex protagonistaren bidaia kontatzen du, New York hirian hasi eta mundu osoari buelta eginez. 60.hamarkadako mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan murgilduz, helduentzako

By |2019-06-17T15:42:38+02:0017 ekaina, 2019|

Kritika: ‘Black is Beltza’

Zuzendaria: Fermin Muguruza Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria –Animazioa erresistentzia ariketa bat da– Fermin Muguruza Kortatu izan zen, erradikalki euskalduna. Baina jada ez da Kortatu. Fermin Muguruza Negu Gorriak izan zen, ozenki esanda. Baina jada ez da Negu Gorriak. Fermin Muguruza Brigadisten soinu sistematik abiatu zen, gero Dub manifestutik Bristolera inkomunikatzeko, baina hori ere errepidean geratu da. Azken urteotan Muguruzaren paseko lekuak Jamaika, Palestina, New

By |2018-10-10T11:35:55+02:0010 urria, 2018|

Estreinaldiak: Urriak 5

Black is Beltza 1995eko urrian abiatuko da istorioa: New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbitea jaso du Iruñeako San Fermin jaietako erraldoien konpartsak, baina arraza bereizkeria dela eta, ezingo dute denek parte hartu. Agintari ipar-amerikarrek debekatu egingo dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Gertaera historiko hori izango du oinarri Black is Beltza ikus-entzunezkoak, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da

By |2018-10-05T09:32:24+02:004 urria, 2018|
Go to Top