‘Venezia eta itsasontzi galdua’, asteazkenean Bilbon

Asteazkenean, martxoak 25, Venezia eta itsasontzi galdua (Maurice Ribière, 2006) filma eskainiko dute Bizkaiko Arkeologia Museoan, 19:00etan. Zinema arratsaldeak Arkeologikoan ekimenaren baitako bigarren emanaldia izango da, eta 2001ean Veneziako urmaelean eginiko miaketa arkeologikoak ditu hizpide.