‘Erroak’ dokumentala, Batera deialdiko irabazleetako bat

Batera 2019/2020 deialdiko irabazleak iragarri dituzte, eta beste bi proiekturekin batera, Erroak ikus-entzunezko lana izan da garaile. Crowdfunding kanpainak otsailaren 20an jarri ziren martxan, eta martxoaren 30era arte izango dute zehaztutako helburua lortzeko aukera.