Estreinaldiak: Irailak 9

Printze Txikia Zineuskadi elkarteari esker, Mark Osborne frantziarraren animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da hainbat zinema aretotan bihartik aurrera. Le Petit Prince (Antoine de Saint-Exupéry, 1943) eleberri arrakastatsuaren egokitzapena da, iragan Cannesko zinema jaialdian eskaini zutena, eta Printze Txikiaren ametsetako mundura eramango gaitu. Izan ere, neskato batek etxean igaroko du uda, bere gelan ikasten, kurtso hasieran Werth Akademia ezagunean hastekoa delako. Bere amak prestatutako