Aurkeztu dute ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua

Euskadiko Filmategiak bultzatuta, eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta, hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen jarduna errepasatuko duen argitalpena jaio da. Proiektuak “esplorazio akademiko eta dibulgatibo bat” eskainiko du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu daiteke.

By |2023-02-03T15:27:44+02:001 otsaila, 2023|

Zupiriaren «itsutasun estrategiko nabaria» salatu du Pantailak Euskaraz taldeak

Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Kultura Sailburu Bingen Zupiriak Hamaika Telebistan euskarazko ikus-entzunezkoei buruz egindako adierazpenak gaitzetsi ditu Pantailak Euskaraz ekimenak. Zupiriaren “itsutasun estrategiko nabariak” eragindako kezka eta ezinegon larria salatu dituzte.

By |2022-11-28T11:43:59+02:0028 azaroa, 2022|

EJ laguntza-lerro berri bat, EAEko zinema-aretoei

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hilaren 15eko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan iragarritakoaren arabera, Euskal Gobernuak zinema-aretoei laguntzak emateko deialdi berri bat jarriko du abian. Pandemiaren ondorioz izan den ikusleen beherakada, eta COVID hedatzearen aurka borrokatzeko hartu diren neurriak eragindako ondorio kezkagarriak arintzea izango du helburu diru poltsa berri honek.

By |2021-10-27T10:44:20+02:0018 urria, 2021|

Ikusizko arteen alorrean egindako lana aitortu diote Lertxundiri

Eusko Jaurlaritzak emandako 2020ko Gure Artea saria jaso du Laida Lertxundi sortzaile bilbotarrak. Sormen-jarduera aitortzeko modalitatean egin diote errekonozimendua, izan ere, urte luzez ikusizko arteak bultzatzen egin duen lana goratu nahi izan diote. Lertxundiz gain, Pello Irazu artistak eta Leopoldo Zugaza kultur sustatzaileak ere jaso dute saria.

By |2020-07-23T09:52:09+02:0023 uztaila, 2020|

EJk diruz lagunduko ditu “egoera estuan” dauden kulturgileak

Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ‘Kulturako profesionalei laguntzeko programa’ aurkeztu dute, COVID-19aren ondorioak jasan dituzten kulturaren arloko langileei babes ekonomikoa eskaintzeko asmoz. Aurreko urteko errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.

By |2020-04-17T09:09:52+02:0016 apirila, 2020|

Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategia aurkeztu dute Tabakaleran

Gipuzkoako Foru Aldundiak hauspotu duen Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiaren aurkezpena egin dute gaur Tabakalerako patioan, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak hartu dute parte saioan. Mondragon Unibertsitateko eta Goiena Komunikazio Taldeko Amaia Pavónek eta Iban Arantzabalek, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte laborategiaren diseinuaren eta gauzatzearen inguruko datuak.

By |2017-12-20T13:20:03+02:0014 abendua, 2017|
Go to Top