ZINEBI NETWORKING 2020: Dokumentalen Sorgunea

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI NETWORKING 2020: dokumentalen sorgunea Bilboko Zinema Dokumentalaren III. Foro Profesionala aurkeztuko dute Euskal Telebista (ETB), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Zineuskadi-ren elkarlanarekin. Izena emateko epea irailaren 17an hasi eta urriaren 12an amaituko da.