Asier Altunaren ‘Bertsolari’, Bilboko BBK aretoan

Asier Altuna zinemagilearen Bertsolari (2011) film arrakastatsua eskainiko dute bihar, osteguna, Bilboko BBK KUNAko kafetegian. Grab&Go programazioaren parte atondutako hitzordua da, bertsolarien munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak, sortzeko eta publiko zabalarengana iristeko duten gaitasunean, eta baita belaunaldi gazteenengana ere.