Euskadiko Filmategiaren COVID-19 osteko eskaintza berregituratua

Joxean Fern√°ndez Euskadiko Filmategiko zuzendaria datozen hilabeteetan erakundeak izango duen eskaintzaz mintzatu da El Diario Vasco egunkarian, eta koronabirusaren krisialdiak eragindako programazio aldaketen berri eman du. Besteak beste, aurten Jazzinema ziklorik egongo ez dela edota euskal zinemaren historia emakumeen begiradatik errepasatzeko asmoa dutela aurreratu du.