‘Monos’ filmaren aurrestreinaldia hartuko du FANTek

Alejandro Landesek zuzendutako ‘Monos’ (2020) dramaren aurrestreinaldia egingo dute otsailaren 20an, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroan. FANT jaialdiak bere gain hartzen duen estreinaldi berezia izango da, eta, doakoa izan arren, egunean bertan jaso ahalko den gonbidapen bidezko sarbidea izango du.