Bilbon aurkeztuko dute ‘Bi arnas’ dokumentala, gaur

Iruñean eta Gasteizen erakutsi ostean, Bizkaiko hiriburura iritsiko da Jon Mikel Fernández Elorzek eta Imanol ‘Kima’ Arzuagak sustatutako lana. Bilbo Zaharreko Xake Espazioan pantailaratuko dute, 19:30ean, Mari Nieves Diaz amaren eta Iratxe Sorzabal alaba torturatuaren testigantzak jasotzen dituen sorkuntza.