Aste honetan egingo dute VI. Bilbao Surf Film Festival

Asteazkenean, maiatzak 19, abiatuko dute Euskalduna Jauregian Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren VI. edizioa, eta igandera bitarte, surfari lotutako 40tik gora proposamen bistaratuko dituzte Taui Mediak antolatutako festibalean. Proiekzioez gain, Calma. Arte a la deriva erakusketa, Bizi Belharra erralitate birtualeko saioa, surfari lotutako produktuen azoka eta Surf/Skate industria, Kirolaren Babesa, Emakumeak kirolean mahai-ingurua egingo dituzte, besteak beste.