Animakom jaialdiaren lehen edizioa egingo dute martxoan Bilbon

Animakom Nazioarteko Animazio Komunitatearen Bilboko Jaialdi berria martxoaren 16tik 19ra egingo dute BBF Bilbao Berrikuntza Factory eraikinean. Proiektuaren atzean, besteak beste, berriki bere bigarren Goya saria jaso duen Pedro Rivero zinegile bilbotarra dago (Psiconautas, los niños olvidados filmagatik, animaziozko film onenaren kategorian), eta lehen edizio honetan 600 lan baino gehiago jaso dituzte.