Bilboko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko deialdia zabaldu dute

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren eta ZINEBI jaialdiaren bidez, bertako ikus-entzunezko sektorea defendatu, sustatu eta babesteko asmoz, 50.820 euroko poltsa aurkeztu du Bilbao Aurrera 2021 planaren baitan. Fikziozkoak ez diren lanak, hiriko kulturaren eta turismoaren alorretako balioak nabarmentzen dituzten proiektuak, aurkeztu daitezke deialdira maiatzaren 15a baino lehen.