14.000 ikusleen langa gainditu du Mendi Tour zirkuituak 2023an

2023ko Mendi Tour zirkuitua, mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste urte batez, 53tik gora emanaldi eskainiaz. Inoizko arrakastarik handienaz, 14.000 ikusle bildu ditu orotara, %25 gehiago.