Euskal Encodings proiektuak jaso du Interneteko Argia Saria

Dragoi Bola animaziozko telesailaren atalak eskura jartzeko asmotik sortu zen Euskal Encodings plataforma 2003an, eta 18 urteko lanaren ostean, euskarazko filmen eta telesailen biltegirik handiena bilakatu da. Irabazi asmorik gabeko proiektuak jaso du Argia aldizkariaren aurtengo Interneteko Saria.