Dena prest Veneziako 78. zinema jaialdirako

Irailaren 1etik 11ra luzatuko da aurten munduko zinema jaialdi entzutetsuenen artean, xarma bereziena duen Veneziako festibala. Bong Joon-ho (Parasites laudatuaren zuzendaria) izango da epaimahaiburua, eta besteak beste, Pedro Almodóvarren Madres paralelas eta Gastón Duprat eta Mariano Cohnen Competencia oficial lehiatuko dira Urrezko Lehoia eskuratzeko. Euskal ordezkaritzari dagokionez, Mikel Gurrearen Heltzear laburra Orizzonti sailean izango da ikusgai.

By |2021-08-25T10:41:51+02:0025 abuztua, 2021|

Veneziako Mostra 2018: ‘Roma’ filmak jaso du Urrezko Lehoia

“Garena ehuntzen duen haria da memoria” Esaldi honekin laburbildu du Alfonso Cuarón zuzendariak Twitter bidez bere azken ekoizpena. Netflixek Veneziako Mostrako Sail Ofizialean sartzea lortu duen hiru filmetako bat izanik, 2013an aurkeztutako eta zuzendari onenaren Oscar saria jasotako Gravity zientzia fikziozko istorio hartatik oso urrun kokatuko den ekoizpenarekin iritsi da mexikarra jaialdi italiarrera. Eta nola iritsi ere, Alberto Babera Mostrako zuzendariak aurtengo egitaraua aurkeztu zuenetik, Urrezko Lehoia

By |2018-09-10T15:07:19+02:0010 iraila, 2018|

Veneziako 75. Mostra: kontuan izan beharreko zenbait auzi

Cannesko zinema jaialdiaren 70. ekitaldian, Festival de Cannes: scandales et controverses erakusketa antolatu zuen Thierry Frémaux zuzendariak. 1939ko lehen Festival international du film hartatik gaur egun arteko eskandalu, txistualdi eta boikot guztietatik ibilbide bat proposatu zuen bertan. Martxa honetan baina, erakusketaren bigarren zatia prestatzen hasi beharko dira laster: Netflix plataformarekin izandako afera dela batetik, kazetariak kontrolatu eta beraien lana duintasunez burutzeko ezarritako zailtasunak direla bestetik, edota

By |2018-08-27T11:54:27+02:0027 abuztua, 2018|

Veneziako 74. Biennale zinemaldiko palmaresa

Guillermo del Toro zinegile mexikarraren The Shape of Water film fantastikoak eskuratu du 74. Biennale zinema jaialdiko garaikur nagusia, hau da, film onenaren Urrezko Lehoia. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, aldiz, Xavier Legrand zuzendariak jaso du, Jusqu’à la garde filmagatik, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia Samuel Maozen Foxtrot filmarentzat izan da.

By |2017-10-02T13:15:43+02:0011 iraila, 2017|
Go to Top