‘Aire!’ dokumentala finantzatzen lagunzteko diru-bilketa kanpaina abiatu dute
Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar pandero-jolearen bizitzan dago oinarrituta proiektua, eta Marmoka Films eta Bideografik dira ekoizle bultzatzaileak. Proiektua Durangoko Azokan aurkeztu berritan, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan Verkami plataforman, eta 15.000 euro lortzeko erronka ezarri dute.