Bitabe programako film laburrak ikusgai jarri ditu EHUk

Bitabe – Bideo Talentu Berriak programak 2019ko sari banaketan finalista izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek egindako hamabi film laburrak ikusgai jarri ditu bere webgunean. Fikziozko, animaziozko, dokumental eta sormen lanak apirilaren 12ra bitartean erakutsiko dituzte BitaBE artxiboan.