Bideodromo jaialdia, zinema eta bideo esperimentalaren topaleku

Zinema eta bideo esperimentalaren topaleku izango da Bilbo datozen asteetan, ikus-entzunezkoaren izaera anitzen plaza. Hilaren 22ra bitartean ospatuko dute Bideodromo jaialdia, BilbaoArte Fundazioaren Art House Zinema aretoan.