Estreinaldiak: Otsailak 10

The Fabelmans (Steven Spielberg) | Drama biografikoa | Familia | 50eko eta 60ko hamarkadak | Spielbergen haurtzaro eta gaztaroko film erdi autobiografikoa. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran girotua, Arizonako Sammy Fabelman izeneko haur batek, bere ama xelebre eta artistak (Michelle Williams) eta bere aita pragmatikoak (Paul Dano) hauspotuta, familiako sekretu suntsitzaile bat aurkituko du. Gertakari horren ondorioz, zinema eta filmen mundura gerturatuko da

By |2023-02-10T09:55:53+02:009 otsaila, 2023|

‘Bidean jarraituz’ dokumentala otsailaren 10ean estreinatuko da

80ko hamarkadatik gaur egun arte Bingen Mendizabal soinu banden konpositoreak zineman eta musikan egindako ibilbidea ekarriko du gogora proiektuak. Aitor Lopez de Aberasturik zuzendu, eta Ainhoa Urgoitiarekin batera idatzi du dokumentala. Ostiralaz geroztik Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan egongo da ikusgai.

By |2023-02-10T09:41:36+02:007 otsaila, 2023|
Go to Top