Zabalik da XXI. Zinemaldi Arkeologikora lanak bidaltzeko epea

Irungo Oiasso Erromatar Museoak eta Irungo Udalak Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXI. edizioa jarri dute martxan. Azaroaren 15etik 20ra egingo dute, eta lanak bidaltzeko epea zabalik izango da ekainaren 30era arte. Ikerketa arkeologikoen emaitzak jasotzen dituzten ikus-entzunezkoen bidez, arkeologia gizartera hurbiltzeko helburua du ekimenak.

By |2021-02-24T11:27:30+02:0024 otsaila, 2021|

Arkeologia gizartetik hurbilago, ikus-entzunezko lanen bidez

15 urtez, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa antolatu du Oiasso Museoak, Irungo Udalarekin batera. Jaialdiaren helburua, Arkeologia zientzia gizartean ezagutzera ematea da, hainbat ikerketa arkeologikoetan jaso diren emaitzak islatzen dituzten  ikus-entzunezko lanak hedatuz. Larunbatean hasi zen, eta azaroren 21 arte luzatuko da,  eta proiekzioak Donostiako San Telmo Museoan, Irungo Amaia Kultur Zentroan eta CBAn izango dira.

By |2019-05-17T15:53:06+02:0016 azaroa, 2015|
Go to Top