Bilboko Santutxu eta Begoña auzoetan izango da Mendi Tourra

Bidaiarien Txokoa egitasmoaren baitan, 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan sarituak emango dituzte Santutxuko eta Begoñako udaltegietan (Bilbo). Martxoaren 1etik 11ra bitartean egingo dituzte emanaldiak, eta sarrera doan da.