‘Bidaiariak, zinemara’ kanpaina abiatuko dute gaur, zortzigarrenez

EZAEk eta Zineuskadik sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, ikusleak zinemara erakartzeko helburua duen Bidaiariak, zinemara egitasmoaren 8. edizioa abiatuko dute gaur. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 18 zinemek eta 77 aretok egin dute bat kanpainarekin.