Filma! Bidaia eta Abentura zinema zikloa maiatzera atzeratu dute

Donostiako Kursaal egoitzan egitekoa zen Filma! Bidaia eta Abentura zinema zikloa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Martxoaren 13tik 15era bitartean Sevatour Azokaren baitan, nazioarteko lau film eskaintzea zuten Sevatourrek eta Mendi Tourrak aurreikusita, baina osasun agintaritzak igorritako aholkuak jarraituz, lehenengoz egitekoa zen zinema zikloa maiatzera atzeratuko dute.