Ekoizleentzako pitching saioak egingo dituzte FIPADOC jaialdian

Euskadiko eta Frantziako Europa Creativa MEDIA bulegoek ekoizleen arteko topaketa sustatzeko saioa antolatuko dute urtarrilaren 24an (ostirala) Miarritzen, FIPADOC jaialdiaren egitarauaren baitan. Bertan izan nahi duten euskal ekoizleek urtarrilaren 7ra arteko epea dute formularioa bete eta antolatzaileei beren proiektuaren berri emateko.

By |2019-12-24T10:19:05+02:0024 abendua, 2019|

Biarritzeko Fipa jaialdia gaur hasiko da

Fipa jaialdiaren 2013ko aldiaren kartela. Telebista ikus-entzunezkoen jaialdia den Biarritzeko (Lapurdi) Fipa jaialdiaren haste ekitaldia gaur bertan egingo dute, 19:45ean. Zuzendaritza talde berriaren lehen urtea izanagatik, ohiko egiturari eutsiko dio 2013ko aldian. Diru zailtasunek aurtengo edizioa arriskuan jarri duten arren, edukiz beteriko egitaraua prestatu dute, gaur hasi eta larunbata arte iraungo duen festibalerako.

By |2013-01-23T11:33:28+02:0022 urtarrila, 2013|
Go to Top