Estreinaldiak: Abuztuak 12

Tudo Que Aprendemos Juntos Sérgio Machadoren drama berria helduko zaigu aste honetan Brasildik, Tudo Que Aprendemos Juntos. Filmak Silvio Baccarelliren benetako bizitza du oinarri, izan ere, 1993an haur eta gazteentzako musika eskola bat sortu zuen Sao Pauloko Heliopolis fabela jendetsuan. Hala, gazteen bizimodua ez ezik, berea ere aldatzea lortu zuen. Lázaro Ramosek gorpuztu du Baccarelli biolin-jotzailea. Iazko Locarnoko zinema jaialdia itxi zuen filmak. https://youtu.be/wXvwrBI-fE4 Pawn Sacrifice