Kanalduden ikusi daiteke ‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentala

Kanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista parte-hartzailean dago ikusgai Lander Garro zuzendariak ondutako Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) intsumisioari buruzko dokumentala. Eta zuk, zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte, 4 hilabete eta egun bat?

By |2022-01-25T11:43:23+02:0025 urtarrila, 2022|

Otsaileko eta martxoko programazioa iragarri du Okendo Zinema Taldeak

Lasarte-Oriako Okendo Zinema Taldeak euskal dokumentalei egingo die tartea otsaileko eta martxoko egitarauan: Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa eta Miguel Angel Llamas eta Amaia Merinoren Non dago Mikel? proposamenak izango dira ikusgai, besteak beste, nazioartean sona handia izandako bi filmekin batera.

By |2021-01-26T11:56:06+02:0026 urtarrila, 2021|

Euskal dokumentalei eskainitako Begi Belarri zikloa abian da Gasteizen

Euskarazko dokumentalei ikusgarritasuna emateko asmoz, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Geu Elkarteak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa prestatu dute urtarriletik apirilera. Hilean film bat emango dute Oihanederren, eta ostean zuzendariarekin, protagonistarekin ala gaiarekin lotutako hizlariekin solasaldiak egingo dituzte.

By |2021-01-19T13:59:31+02:0019 urtarrila, 2021|

Estreinaldiak: Urriak 23

StarDog & TurboCat Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez StarDog & TurboCat superheroien filma euskaraz estreinatuko dute asteburuan Euskal Herriko hainbat aretotan. Ben Smithek gidatutako ekoizpenak espaziora bidaia egin zuen zakurraren etorkizuna du hizpide. 1969an espaziora bidali zuten Buddy zakurra, eta istripu baten ondorioz, ontzian harrapatuta geratu zen urte luzez. 50 urte geroago itzuli da lurrera, eta garai berriei aurre egin beharko die bere buruari TurboCat ezizena

By |2020-10-22T11:13:54+02:0022 urria, 2020|

Izaskun Arandia: “Orain arte ekoiztu dudan filmik potenteena da ‘Non dago Mikel?’”

Izaskun Arandiak IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta, haren bidez,  Agur Esatea (2013), Muga Deitzen da Pausoa (2018) eta Bihar Dok Amairu (2018) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan. 2020 urtea ere garrantzi handikoa izaten ari da, euskal zinemagintzan nabarmendu diren hiru izenburu garrantzitsuren ekoizle izan delako: Mi pequeño gran samurai; Bi urte, lau hilabete eta egun bat: eta Non dago Mikel?. Lehenengoari dagokionez, istorioaren

By |2023-02-01T17:05:36+02:0023 iraila, 2020|
Go to Top