Zailtasunen gainetik, badator Zinegin jaialdia

Aurtengo Zinegin jaialdiaren programazioa inprimatzekotan zirela, konfinamenduak hartu zituen Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, eta festibalaren antolatzaileek proposamen berri bat prestatu behar izan dute ekimenari eutsi ahal izateko. Hala, azaroaren 28an, gaualdi berezi batekin abiatuko dute 9. edizioari lotutako egitaraua, eta abenduaren 6an itxiko dute jaialdia.

By |2020-11-26T12:32:45+02:0026 azaroa, 2020|

‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ saritu dituzte Bartzelonan

Ekitaldiko film onenei aintzatespena eginez itxi zituen bart bere ateak Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako jaialdiak. Handia, Converso eta Bi Txirula lanak saritu dituzte, hurrenez hurren, fikzio, dokumental eta euskarazko film onenaren Urrezko Txapelarekin. Hamar egunetan zehar, 2017ak eman dituen film nagusiak izan dira ikusgai zinemaldian. 1979an sortu zutenetik, euskal kultura Katalunian ezagutarazi eta hedatzeko ardura izan du Bartzelonako Euskal Etxeak. Egitarauan jasotzen dituen ekintza

By |2019-05-17T12:33:32+02:0019 otsaila, 2018|

Zinemaldia.cat jaialdian lehiatuko diren bederatzi filmen berri eman dute

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako Zinemaldia.cat jaialdiaren 13. ekitaldia antolatuko du otsailaren 8tik 18ra. Catalunya Film Festivalaren baitan, sail ofizialeko bederatzi filmak Cinemes Girona aretoan proiektatuko dituzte. Jaialdia iragartzeko, Eneko Sagardoy aktorea protagonista duen bideoa prestatu du Mirokutana ekoizpen etxeak.

By |2018-01-29T11:47:25+02:0025 urtarrila, 2018|

Badator Hazparneko 6. Zinegin jaialdia!

Azaroaren 16tik 19ra, azken urteotako euskal ekoizpen interesgarrienak bilduko dituen Hazparneko Zinegin jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute. Arrazoi komertzialengatik, ezingo dituzte urteko film ezagunenak ekarri, baina dokumentalen, animaziozko lanen eta fikzioen eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da beste behin ere.

By |2017-11-24T12:06:42+02:008 azaroa, 2017|

Zinemaldiko kritika: ‘Bi txirula’

Zuzendaria: Iñigo García Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Ezer gutxi aurreratu daiteke Bi txirula filmaren inguruan, bi gizonek egingo duten bidaia bat dela esatetik haratago. Paisaia ezberdinak zeharkatuko dituzte, urtaro ezberdinetan egingo dute aurrera. Eta ikus-entzuleok bidaia horren lekuko izango gara. Bidaiaren zati baten lekuko, hobeto esanda. Bidaiaren jatorria bera, baita amaiera ere, gure buruan imajinatu beharko ditugulako. Eta horrek badu bere xarma, ikusle

By |2017-09-24T07:37:39+02:0024 iraila, 2017|

Zurriolako Butaka: Irailak 22

65. Donostia Zinemaldiko lehen Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Lehenik eta behin, Bi txirula filmaren zuzendari Iñigo García eta Jon Elizalde aktorea elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaola aurkezleak (01:51 minutuan). Segidan, Joserra Senperena musikariaren txanda izan da, Juanba Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua filmaren soinu banda osatzeaz gain, Euskal Zinemaren Irizar saria zein filmek jasoko duen erabakitzeaz arduratuko den epaimahaiko kidea baita (31:17 minutuan). Eta azkenik, saioaren

By |2019-05-16T11:05:35+02:0022 iraila, 2017|

Zazpi euskal ekoizpen, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian

65. Donostia Zinemaldiko Zinemira saila eta jaialdian eskainiko dituzten gainerako euskal filmak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anuncita Donostia Zinemaldiko komunikazio arduradunak, euskal zinemagintzaren industriako profesional ugariz lagunduta. Orotara zazpi film lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko, eta jaialdian hamalau euskal ekoizpen eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T08:50:54+02:0030 abuztua, 2017|
Go to Top