Beldurrezko zinemak hartuko du Iruñea ostegunetik aurrera

Datorren ostegunean, urriaren 25ean, abiatuko dute Horror Online Art – Nafarroako  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren VII. Jaialdia. Urriaren 31ra bitarte egingo diren lau saioetan banatu dute egitaraua, eta, orotariko filmez gainera, antzerki emanaldi zein kontzertuek osatuko dute.