Euskal Aktoreen Besarkada Sariak martxoaren 24an banatuko dituzte

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) martxoaren 24an emango ditu urtero-urtero banatzen dituen Euskal Aktoreen Besarkada Sariak. Otsailaren 29an bukatu zen bozketa egiteko lehen fasea, eta dagoeneko iragarri dituzte Bilboko Azkuna Zentroan egingo duten ekitaldian errekonozimenduak jasotzeko hautagai diren profesionalak.