‘Bolante baten historia’ filma azaroaren 19an estreinatuko dute

80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten Komando Autonomo Antikapitalistetako kide izan zen Naparra, eta hura azkenengoz ikusi zutenetik 40 urte pasa direnean ikusiko du argia Bolante baten historia dokumentalak. Azaroaren 19an estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan, eta aurretik, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian lehiatuko da, 63. edizioko Bertoko Begiradak sailean.