Zarautzen, Berriobeitin eta Azpeitian izango da Mendi Tourra
Mendi Tour 2022 abenturazko akzio dosi handiak ziurtatzen ari da urtarrilaz geroztik Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hiri eta herrietan. Maiatza bukaeran zirkuitu ibiltariak izango dituen hitzorduak jakinarazi dituzte antolatzaileek, non BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan nabarmenenak pantailaratuko dituzten.