Euskal zinema izango dute mintzagai New York City Universityn

New York City Universityko Bernardo Atxaga katedrak euskal zinema izango du hizpide abenduaren 4tik 7ra antolatu duen ikastaroan. Espainiako Gerra Zibila baino lehen sortutako filmetatik hasi, eta egungo euskal zinema garaikidera arte, 90 urteko ibilbidea aztertuko du Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak CUNY-ko Graduate Centeren.

By |2019-05-17T15:39:33+02:005 abendua, 2017|
Go to Top