Zinemaren historiari gorazarre egingo dio Euskadiko Filmategiak

Euskadiko Filmategiak apirila eta ekaina bitartean ikusgai egongo diren filmen zerrenda argitu du. Lyongo Lumière Institutuarekin elkarlanean, zinemaren historiari errepasoa emango diote  hautaketa eklektikoa eskainiz. Gasteizko Artium Museoan, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan egongo dira filmak ikusgai. Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinemetan ere lau emanaldi atonduko dituzte.