‘Tetuán’ filma aurkeztuko du Iratxe Fresnedak, Berlinen
Berlingo Euskal Etxearekin atondutako estreinaldia izango du lanak Kine Movimento zinema aretoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta emanaldiaren ostean zuzendariak ikus-entzuleekin solasteko tartea hartuko du.